Arduradun teknikoa
HENRIQUES, Marijo
Udal Artxiboa
San Juan Plaza, 5 / Etxeberri plaza 13 tarteko solairua
20130 URNIETA
Tel. 943 00 80 00
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara.
Hitzordua eskatu behar da
Deskribapena eta zerbitzuak
Udalak bere zereginetan sortu eta jasotzen duen dokumentazioa biltzen du udal artxiboak. Historian izan diren suteen ondorioz, artxiboan XIX. mendearen amaieratik gaur arteko dokumentazioa besterik ez dago.
Kokalekuak
Udal Artxiboa bi lokaletan banatzen da, lehenengoa Udaletxe bertan dago, hirigintzako agiriak jasotzen dituena eta bigarrena Etxeberri plaza 13ko lokalean, duela gutxi egokitua, udaleko artxibo historikoa eta administratiboa gordetzen duena, baita argazki artxiboa ere.
Egitekoak
- Dokumentazioa teknikoki sailkatu, antolatu, aukeratu eta deskribatu.
- Udal bulegoak, herritarrak eta ikertzaile eta historialariak dokumentazioaz baliatu
- Ondare dokumentala kontserbatu: Zaharberritzea, digitalizazioa eta dokumentazio historikoaren instalakuntza aproposa.
Zerbitzuak
- Dokumentazioa kontsultatzeko modua egitea, gizabanakoaren intimitatea errespetatuz eta legeak ezarritakoa betez.
- Argazki artxiboa kontsultatzeko modua egitea, 2011ko apiriletik aurrera argazki artxibo osoa web orrian kontsultatzeko aukera egongo da.
- Urnietako udal batzordeko akten datu basearen kontsulta web bidez, 1862tik 1979ra arte.
- Dokumentazioa teknikoki tratatzea, horretarako, kontrolatu, sailkatu, antolatu, hautatu eta deskribatu egiten dira;
- Udal sailei, herritarrei, ikertzaileei eta historialariei dokumentazioa ematea.
- Ondare dokumentalaren kontserbazioa: zaharberritze, digitalizatu eta era egokian kokatzea dokumentazio historikoa